Orain aste gutxi banatu ziren aurtengo CAF-ELHUYAR sariak, Urtero zientzia eta teknologiari lortutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duten sariak, eta nekazaritzako atalean, saritutako artikuluan, Iñaki Odriozolak bere doktore tesia laburtu du, zeinean aziendak modu tradizionalean eta jasangarrian gobernatuta mendiko larreetan duen eragina aztertzen duen Iñaki Odriozola Larrañaga ikertzailearen “Euskal mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaia" lanak jaso du saria epaimahaiak lanaren kalitate narratiboa eta sakontasuna nabarmendu duelarik; Iñaki Odriozola ekosistemen biodibertsitate, funtzionamendu eta kudeaketari buruzko ikertzailea eta doktore aditua da, eta lana bere doktore tesian oinarrituta dago. Artikuluan, artzaintza mistoak (ardiak, behiak eta behorrak) Aralarreko Mendilerroko paisaian eta biodibertsitatean…
Izaskun Valdivielsok egindako "Efecto de los sistemas de manejo en pastoreo sobre la calidad de la leche y el queso" nazioarteko tesiaren emaitzak oso garrantzitsuak dira ardi esne eta gazta egiten duen sektorearentzat, bertan, Euskal Herriko mendi aldean egiten den artzaintza tradizionalak bai esne bai gaztarengan duen eragina aztertzen baita.
Bioaniztasuna eta bertako barietate autoktonoen zaintzak, gero eta garrantzi haundiagoa du gizartearentzat, beraz, honen bitartez zabaldu nahi dugu lehen sektoretik gure berezko barietateak zaindu eta bermatzeko egiten den lana, hain zuzen ere, NEIKEReko Germoplasmaren bankuaren bitartez.
Aralar eta bertan lan eta bizi diren abeltzainen baldintzek sekulako sestra sorrarazi dute egungo komunikabideetan, hain zuzen horrexegatik, pentsatu dugu ona zela mendiko artzaintza goratu eta balioesten duen ikerketa lana argitaratzea, 10 urtez luzatutatko ikerketa sakonaren emaitzak.
Auzolana, izena berak dioen bezala, bizilagunen artean, elkarrekin, egindako lana da eta oraindik ere, landa auzoetan egiten da auzokoen onerako lanak egiteko, hala nola, basoen garbiketa, bide konponketa, azpiegitura berriak, etb.
Euskal baserriak txikiak eta ahulak dira azalera eskaxekoak baitira eta honenbestez, baserria bere osotasunean mantentzea orain arte eta gaur egun nekazal eta arduradun publikoen lehentasuna izan da, osotasunean mantentzea etorkizunerako bermerik haundiena dela aitortuz.
Baserriren batetara hurbiltzen zarenean, berehala ohartuko zara atea apaintzeko Eguzkilorea ipini dutela, hain zuzen ere, euskal mitologiaren arabera, gabeko liuntasunean bizi diren izpiritu gaiztoak uxatzeko erabiltzen dena.
Colaboradores OEB! Puertas abiertas
Mercadona
Nirea... itsaslurra!
El Diario Vasco
Nekatur
Eroski
BM
Basatxerri
Gure Lurreko Merkatua
Luma Gorri
Euskaber
_0010_Kaiku.png
https://ongietorribaserrira.eus/images/colaboradores/_0010_Kaiku.png
Ekain-Eusko label
Hazi: landa, itsasertz eta elikagaien sustapena
El Correo