Errezeta honekin ez duzu etxetik atera beharko Taloa jateko, zure sukaldean bertan prestatuko baituzu.

Osagaiak

Taloa egiteko:
--Arto irina, 350 g (+ beste 50 g, gero luzatzeko)
--Ur epela, 250 ml
--Gatz pixka bat
Gainerakoak:
--Txistorra, 200 g
--Behi-gazta, 100 g
--4 arrautza
--Olioa
--Gatza

 

NOLA EGIN?

- Arto irinari gatza gehitu. Pixkanaka ura gehitu eta ondo nahastu orea eginez.

- Orea 30 minutuz bere horretan utzi.

- Txistorra zatitu.

- Zartaginean olio tanta bat bota eta txistorra zatiak bertan frijitu.

- Zapi umel baten gainean ore bolak egin eta ondo zabaldu.

- Ondoren, zartaginean pare bat buelta eman.

- Labea piztu 160 gradutan.

- Labeko erretilu batean taloak jarri, txistorra zatiak gainean jarri eta gazta zatiak gehitu.

- Eta laberatu.

- Amaitzeko, arrautza pare bat frijitu eta taloak labetik atera.

 

Prestaketa

Gonbidatuak: Leire Portu kirolaria eta Joseba Lasarte Nafarroa Oinez-eko koordinatzailea.

 

Errezetaren bideoaren jatorria: TXORIENE (ETB).

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan