ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien jardunaldien 2018 edizioa

ONGI ETORRI BASERRIRA! 2018 ate irekien jardunaldien irudia

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren bostgarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 6 eta 7 Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

Hona hemen bidali dizkiguzuen argazki guztiak

Galeria osoa ikusteko esteka

  • Aia: AGERRESORO AUNDI baserria (esne behiak – jezteko robota)
  • Elgoibar: MAUSITXA baserria (ardiak-gazta eta larre behiak)
  • Errenteria-Oiartzun: USASKUE baserria (marrubiak negutegian) eta PELUZAR baserria (Baserriko arrautzak eta nekazalturismoa)
  • Errezil: BASABE-BARRENA baserria (sagastiak eta baserriko ogia)
  • Eskoriatza:. AGARRE baserria (larre behiak eta basogintza)
  • Getaria: GAINTZA txakolindegia (mahastiak eta txakolina)
  • Lezama: La Gilda del Norte (Ibarrako piparrak Gildak eraldatu eta salmenta)
  • Oñati: GOMIZTEGI baserria (ardiak eta gazta)
Grupo de visitantes
  • Aralar: ESNAURRETAko bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez orduterdiko bidea da eta norberak bere ogitartekoa eman behar.
  • Asteasu: BULANO baserria (esne behiak)
  • Azpeitia: PREMI-ETXEBERRI baserria (larre behiak, ardiak eta gazta)
  • Beizama: OIARBI-SALETXE baserria (haragitarako behiak) eta URKI-ZAHAR Upategia (mahastiak eta txakolina ekologikoaren upategia)
  • Berriz-Garai: AIARBI baserria (esne behiak) eta Iratxe Martínez (aire libreko Euskaber arrautzak)
  • Bidania: ZELA-ONDO baserria (Lumagorriko oilaskoak) Nirea haur tailerra izango da bertan.
  • Donostia: UNANUE-ZAR baserria (mahaiko sagarra) eta POKOPANDEGI baserria (esne behiak eta GOENAGA yogurrak)
  • Elorrio: Karlos Ibarrondo (haragitarako behiak eta aire libreko txerriak) eta Artialde Baserria (labela duten Lumagorri oilaskoak)
  • Irun: OIHANALDE baserria (larre behiak, ekoizpen ekologikorako konbertsioan) eta OLA sagardotegia (sagastiak-sagardoa) bazkari kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.
  • Otxandio-Dima: Fidel Abans ganaderitza (haragitarako behiak)
  • Urnieta: EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa)  ADARRAZPI baserria (ardiak, gazta eta mamia), bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.
  • Urretxu: AIKUR Baserria (erleak-ezti ekologikoa-propolioa, erle museoa)
  • Zarautz: BASO-BELTZ baserria (barazkigintza)
  • Zerain-Idiazabal: OLABIDE (ardiak) eta ONDRAMUÑO baserria (ARANBURU gaztandegia)

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan