ESNE ULTRAPASTEURIZATUA
Prozesu honetan esnea 125ºC-tara jartzen da 4-6 segundu bitartean, UHT esnea baino tenperatura baxuagoan (145ºC / 4-6 seg) eta pasteurizatua baino tenperatura altuagoan (72 ºC 15-20 seg).
Tratamendu honen bidez, mikroorganismoak desagertzea ziurtatzen da, horrela esne pasteurizatua baino denbora luzeagoan kontserbatu daiteken produktu seguru bat sortzen da.
Hotzetan eta ontzi itxian mantentzen da 30 eta 60 egun bitartean.
Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.
UHT ESNEA (ultra temperatura altua)
Esnea oso tenperatura altuan (145ºC) oso denbora laburrez (4-6 segundu bitartean) berotzean datzan prozesu teknologikoa da.
Beroketa denbora zenbat eta laburragoa izan, hobeto mantentzen dira produktu finalaren ezaugarri nutritiboak. Hasierako esnearekiko, ezaugarri hauek jasaten duten aldaketa minimoa da.
Giro-tenperaturan eta ontzi itxian mantentzen da 120 egunez. Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.
ESNE ESTERILIZATUA, BOTILETAN
Prozesu honetan, UHT esnea baino denbora luzeagoan jartzen da (115-121ºC-tara 30 minutu bitartean).
Tratamendu honen bidez mikroorganismo eta esporak desagertarazten dira, horrela kontserbazio denbora luzeko produktu egonkor bat lortuz.
Giro-tenperaturan eta ontzi itxian mantentzen da 6 hilabetez.
Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.
Ez gara batere harritzen esaten dutenean, Europan urtero 100 milioi tona elikagai galtzen direla alferrik, eta etxean zakarretara botatako jakien herenak zerikusia dutela elikagaien etiketekin. Ez dago aklaratuko den ama-semerik, etiketetan ipintzen duen iraungitze-data edota lehentasunezko kontsumo-dataren artean zer nolako ezberdintasuna dagoen.
Hain zuzen horrexegatik ELIKArengana jo dugu eta berak dioenez “Lehentasunezko kontsumo-data” elikagaiak bere kalitate-ezaugarriak (usain, zapore eta itxura optimoak) mantentzen dituen epea da eta “Iraungitze-data” aldiz, elikagaia modu seguruan kontsumi daitekeen epea da.
- INFO: ELIKA
EROSKIk janari hondamenaren aurkako
sentsibilizazio kanpaina soziala aurkeztu berri du; hala, kontsumo arduratsua
sustatuko du. Azaroan hasita, EROSKIk fruitu eta barazki "itsusiak" salduko ditu, hau
da, itxura estandar ezarrietatik kanpoko aleak baina zapore eta nutrizio aldetik
kalitate berekoak. Mezu hori azpimarratzeko, EROSKIk "itsusi" hitza ezabatu egingo
du, eta leloan, desberdinak izanagatik txarragoak ez direla nabarmenduko du.
Hemen duzu Kalitatezko K zigilua duten produktuen zerrenda osoa eta bertan ikus ditzakezu, zigilua lortzeko produktu bakoitzak bete beharreko baldintzak. Sar zaitez produktu bakoitzeko xehetasunak ezagutzera.
KUTXA Ekoguneak mugikorrerareko prestaturiko aplikazio honen bitartez eskura izango duzu garaiko produktuak ezagutzeko tresna eta aplikazio honen bitartez, garaiko produktuen kontsumoa sustatzeaz gain, ingurumenari mesedea egingo diozu, tokiko ekonomia indartuko duzu, gure paisaia babestuko duzu eta gainera, elikagai goxoagoak eta eilkagarriak dastatuko dituzu.
Colaboradores
Nirea... itsaslurra!
Nekatur
Basatxerri
Luma Gorri
Euskaber
_0010_Kaiku.png
https://ongietorribaserrira.eus/images/colaboradores/_0010_Kaiku.png
Ekain-Eusko label
Hazi: landa, itsasertz eta elikagaien sustapena
Mercadona