MAITIA, da bertako intxaurrekin egindako lehen olioa. Intxaur eraldaketa kanpoan egiten da, estatuan intxaur olioa egiteko araudirik ez dagoelako baina traba guztien gainetik, ganadu txapleketetan oso ospetsua den Jon Arruti abeltzainak, Beizamako bere baserriko eta inguruko baserrietako intxaurrekin egindako olioa da MAITIA. Intxaurraren prezioa ikusita, olioa tamaina txikiko hiru botilatxoetan eskeintzen du (10,25 eta 50 zl) eta beti, hotzean kontsumitu behar da (gosari, ogiarekin, entsaladan,...), 18 hilabetetako iraupena eta bertako denda gourmetetan saltzen da, pixakanaka pixkanaka, zabaltzen doan denda sarean. + KONTAKTUA:Jon Arruti OlazabalOiarbi Saletxe baserria / BeizamaTel.: 677.525.888
Adarrazpi 2005an sortutako ardi latxa artegia da, Urnietako Goiburu auzoan kokatutakoa. Maneju estentsibo bat egiten dugunez, artaldea neguan Urnietan bazkatzen da eta udaran Aralarren.Esneki guztiak (esnea, mamia, gazta freskoa, gazta xamurra, nata gazta, gazta krema eta Idiazabal gazta) gure etxeko esnearekin eginda daude eta, gaztandegian bertan eta goizero Donostiako San Martin azokan aurki ditzakezu. Hostalaritzara zuzendutako banaketa ere badigu donostialdean astean bitan.Egunero bisita gidatuak egiten ditugu gaztandegira, gure produktuak nola egiten ditugun ikusteko eta dastaketa egiteko aukerarekin, beti aldez aurretik deituta tno honetara 626786750.
OIHANALDE baserrian pirenaika, terreña eta aberdeen angus arrazako azienda gobernatzen dute Eusko Labelaren markapean eta beraiek, zuzenean, merkaturatzen dute okela beren baserritik zure etxera eramanaz.
EULA sagardoa 1929tik Iguaran sendiaren lanaren fruitua da, belaunaldiz belaunaldi eta gaur egun, Aitor Iguaranen gidaritzapean.
GOENAGA Yogurrak Donostiako Pokopondegi baserrian ekoizten dira Goenaga familiaren lanari esker. Heuren yogurrak, goxoak izateaz gain, soilik etxeko behien esnearekin egiten dira, kanpoko beste ezer erantsi gabe.
Produktu bat ezagutzera eman nahi duzu?
Pozez argitartuko dugu zure produktuaren berri. Egin klik Produktua argitaratu botoian, formularioa bete eta laister jarriko gara zurekin harremanetan..