OEB baserria eta hiriaren mundu arteko zubigintza lanak egin nahi dituen webgunea da. ENBAtik, susutatzaileak garen neurrian, uste dugu elkarren arteko ezagutzak baserritarren lana balioesteko balioko duela, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko loturak indartzeko eta bide batez, euskal gizartean, elkarbizitzen garen landa eta hiritar izaerak estutzeko.

ENBA beren lurrak lantzen eta beren abereak gobernatzen dituzten baserritarrez osaturiko elkartea da, nahiz etxekoekin nahiz kanpoko langileren batekin, eta honenbestez, geuk gara gure produktuak kontsumitu eta gure ondoan bizi diren bizilagunekin loturak areagotzeko interes haundien dugunak.

Baserria ezagutzeak, gure ustean behintzat, baserritarron lana gehiago baloratzeko balioko du bai elikagaien ekoizpena bai gizartearen onerako lantzen dugun lurraldea, paisaia, bioaniztasuna, bertako arrazak, etb. zaintza.

OEB logotipo largo TXT

 

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan