Izaskun Valdivielsok egindako "Efecto de los sistemas de manejo en pastoreo sobre la calidad de la leche y el queso" nazioarteko tesiaren emaitzak oso garrantzitsuak dira ardi esne eta gazta egiten duen sektorearentzat, bertan, Euskal Herriko mendi aldean egiten den artzaintza tradizionalak bai esne bai gaztarengan duen eragina aztertzen baita.
Emaitzek erakusten dute mendialdeko artzaintza estentsiboak erraztu egiten duela gantz azido saturatuen (besteak beste, aterogenikotzat jotakoak) eduki txikiagoko esne koipearen profila. Halaber, nutrizioaren eta giza osasunaren ikuspuntutik, gantz azido desiragarri gehiago dituzte: halakoak dira azido α-linoleikoa (n-3), errumenikoa (azido linoleiko konjugatua), bakzenikoa (trans n-7) eta azido eikosapentaenoikoa (EPA, n-3). Bestalde, mendialdeko artzaintzak areagotu egiten du merkataritza artaldeen esneko eta gaztako tokoferolen edukia: artalde horiek neguan artegian babestuta daudenean eta udaberrian denbora batez haranean daudenean baino handiagoa da.
+ INFO: