Orain aste gutxi banatu ziren aurtengo CAF-ELHUYAR sariak, Urtero zientzia eta teknologiari lortutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duten sariak, eta nekazaritzako atalean, saritutako artikuluan, Iñaki Odriozolak bere doktore tesia laburtu du, zeinean aziendak modu tradizionalean eta jasangarrian gobernatuta mendiko larreetan duen eragina aztertzen duen

Iñaki Odriozola Larrañaga ikertzailearen “Euskal mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaia" lanak jaso du saria epaimahaiak lanaren kalitate narratiboa eta sakontasuna nabarmendu duelarik; Iñaki Odriozola ekosistemen biodibertsitate, funtzionamendu eta kudeaketari buruzko ikertzailea eta doktore aditua da, eta lana bere doktore tesian oinarrituta dago. Artikuluan, artzaintza mistoak (ardiak, behiak eta behorrak) Aralarreko Mendilerroko paisaian eta biodibertsitatean duen eragina azaltzen saiatzen da. Artikuluaren ondorioa da funstezkoa dela azienda tradizionala modu jasangarrian kdueatzea mendiko larreak kontserbatuko badira. Lanaren arretagunea paisaia eta biodibertsitatea dira, baina beste parametro interesgarri batzuk ere neurtzen ditu, esaterako, lurraren tenperatura.

Irakur ezazu lana bere osotasunean

 

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan