Osagaiak

  • Mami-esnea: 200 ml ardi-esnea, eta gatzagia, 3 tanta
  • Gaxure-mamia: esnea, 100 ml eta Gaxure-kanela,100 g
  • Gaxure-bizkotxoa: arrautza, 45 g, azukre beltza, 55 g, gurina, 50 g, Gaxure-kanela, 30 g, gozogintzarako irina, 25 g etaintxaurrak.
  • Muntatu eta zerbitzatzeko: txokolate mingots txirbilak

cuajada Gaxure

Errezeta

Mami-esnea egiteko: Esnea irakin, 37 °C-tan hoztu, gatzagiarekin nahasi eta zerbitzatzeko erabiliko diren 4 beirazko edalontzitan banatu, guztietan kantitate bera zerbitzatuta.

Gaxure-mamia egiteko: Nahasi esnea eta Gaxure 60 °C-tan, eta pitxer-neurgailu baten laguntzaz, banatu nahasketa edalontzietan. Utzi ordubete inguru hozkailuan, jalki dadin.

Txokolatezko gaxure-bizkotxoa egiteko: Harrotu gurina eta gehitu urtutako Gaxure-kanela. Bereiz, irabiatu arrautzak eta azukre-beltza. Nahasi bi irabiakiak, eta gehitu galbahetik pasatutako irina eta intxaurrak. Banatu orea 1 cm-ko altueran, koipeztatutako moldeetan.
Labean sartu 180 °C-tan, 15 minutu. Hoztu, eta dado txikitan zatitu.

Muntatu eta zerbitzatu: mamiak hotzak zerbitzatu, eta haien gainean bizkotxo dadoak jarri. Hautseztatu txokolate mingots txirbilekin.

+info

Artikulu erlazionatutak

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

Babesleak:

BBK FundazioaBellota Agrisolutions

 

Laguntzaileak:

Gora joan