Oilo hanka batekin plater erakargarria egingo dugu nahiz haur nahiz helduentzat.

 

 

 

Osagaiak

Oilo hanka egosi bat
Tomate handi erre bat
Tipula laurdena
Txipotlea
Gatza
Maionesa - koilarakada bat
Anizeko behi-gazta ekologikoa
Ziapea - koilarakadatxo bat
Valentina saltsa mina - tanta batzuk
4 krepe txinatar
Ekilore olioa

 

Prestaketa

Oilo-hanka xehatu. Tipula juliana erara zatitu eta su eztitan bigundu. Txipotlea eta tomatea xehatu eta tipula bigunari gehitu. Egosi eta maneatu. Oiloa gehitu eta su motelean eduki. Eginda dagoenean, hozten utzi.

Krepe txinatarrak gazta zati batekin eta oiloarekin beteko ditugu. Frijitu olio ugaritan.

Saltsa ondorengo moduan egingo dugu: maionesa, valentina eta ziapea nahastuko ditugu kolore homogeneoa lortu arte. Valentinarekin emango diogu pikante puntua, nork bere gustura.

 

Egilea: Haizea Luzuriaga
Jatetxea: Donamariako benta (Donamaria)

Errezetaren Bideoaren jatorria: TXORIENE (ETB).

 

 

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan