BELLOTA Agrisolutions, nekazal munduarekin lotura historikoa izandako eta egun duen enpresa legazpiarra izango da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA (OEB!2018) jardunaldietako babesle nagusia eta elkarlanaren hitzarmena sinatu zuten Eduardo Urrestarazu, BELLOTA Agrisolutionseko arduraduna, eta ENBAko presidentea den Iñaki Goenaga.

Iada zehaztu berri da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA! izeneko ate irekietako ihardunaldiak Uztailaren 6 eta 7an ospatuko direla. Egun hauetan hogeitamarka baserrietako ateak zabalduko ditugu, baserrian nola bizi eta lanegiten dugun interesa duen ororentzat.

Datozen asteetan bisitatu daitezkeen baserrien zerrenda kaleratu eta izena emateko epea zabalduko badugu ere, oraingoz, gorde itzazu agendan bi egun hauek.

Aurtengo edizioa, bosgarrena, BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak babestuko du.

 

Pasa den ostirala ahaztea nahiko zaila izango da Euskadiko esne sektorearentzat, Bilboko erdigunean bizitu bait zen esne kontsumoa sustatzeko aspaldian egin den ekitaldirik ederrena. Goizean, Hotel Domineko aretoa, lepo bete zen, bai EHUko Bittor Rodriguez, Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea, bai CSICeko Javier Fontecha ikerlariaren hitzaldiak entzuteko. Hitzaldi hauen bitartez, esneak gure osasunerako dituen onurak azaltzeaz gain, esne kontsumoaren aurka botatzen diren gezurrak edo esamesak argitzen jardun ziren.

Ostean, bertaratutako abeltzain ugari, sektoreko eragile ezberdin eta kultura, kirola eta komunikabideetako aurpegi ezagunaz lagunduta, esnearekin topa egin genuen, gizarteari begira argazki indartsua azalduz.

 

Beasaingo Mikel Etxeberria Okariz biologoak idatzitako "UDARA BAT ARDIEKIN, SENARI JARRAIKA" izenburuko artikuluak irabazi du CAF-ELHUYAReko NEIKER-Tecnalia saria.

Saria jasotzerakoan "Lehen artzainek ardiak Euskal Herrira ekarri zituztenetik, milaka urte pasatu dituzte ingurura moldatzen. Hobekien moldatutako ardiek ondorengo gehiago utzi dituzte, eta, beraz, gaur egun ditugun ardiek ezin hobeki ezagutzen dute bizi diren ingurua. Beste era batera esateko, sena moldatu dute Euskal Herrian ahalik eta ondoen bizirauteko. Senari esker, euria egiten duenean zelaian jarraitzen badute ere, txingorra datorrenean, berehala jartzen dira babesean, dela ukuiluan, dela harkaitz baten azpian. Baina jateko ere senari jarraitzen al diote? Zein habitat aukeratzen dute? Edo aukeratu beharrean parean egokitutakoa jaten al dute?" adierazi zuen, egun Madrilen Ekologian Masterra ikasten ari den biologoak.

 

 Iturria: Zientzia.eus

Twitter

Agenda

No events

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

Babesleak:

BBK FundazioaBellota Agrisolutions

 

Laguntzaileak:

Gora joan