Urtarrilaren 11an, Astigarragan, zabalduko da 2017ko Txotx Bolada berria, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, ospatuko den “XXIV. Sagardo Berriaren Eguna 2017″ jaiarekin eta hortik aurrera, sagardo berria dastatzen hasteko aukera izango dugu.

Jesus Maria Santos Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakariak, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeitalaugarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena 2017ko txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Zapiain sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du ekitaldiko gonbidatuak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, 2017ko sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

EGITARAUA:
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2016ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak aurkeztuko dira.
12:45: Gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako protokoloa Zapiain sagardotegian: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak gonbidatua kupelera gerturatuko du.
13:45: Zapiain sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du gonbidatuak, eta honekin batera, 2017ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

+ INFO:

- Sagardoaren Lurraldea

 

Twitter

Agenda

No events

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

Babesleak:

BBK FundazioaBellota Agrisolutions

 

Laguntzaileak:

Gora joan