2016 urtea, urte borobila izan da Idiazabal gazta ekoizten duten artzaientzat bai lortutako sari kopuruari begiratuz gero, guztira 112 sari 54 gaztandegien aldetik,  baina baita ere, azken urteetako ekoizpen makaldiari aurre egin eta gorantza egin delako, aurtengo 1.230.000 kilo baino zertxobait gainditu delako.

Ordiziako Gabonetako aparteko azokaren barruan, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deiturak, ohore handiz, 2016ko urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei urteroko  Esker Oneko Ekitaldia antolatu du.

Euskal artzaiek sariak lortu dituzte bai Vic-en ospatzen den Lactium 2016an, Madrileko Gourmetquesos 2016an, Lonreseko Great Tasten, Seu dĀ“urgelleko Artesanos del Pirineon bai aurtengoan Donostian ospatu den  WORLD CHEESE AWARDSen, non 50 gaztandegik 96 domina lortu zituzten.

Euskal kontsumitzaielak argi izan behar du Idiazabal gaztagileen maila gorena dutela eta nazioarteko sariaz gain, artzaiek gehien estimatu eta eskertzen duten gauza, eguneroko erosketaren bitartez, bertakoek eskeintzen dien babesa dela.

 

Twitter

Agenda

No events

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan