Ongi etorri baserrira! 2016

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren hirugarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 1 eta 2an Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. 

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

  • Irrien LagunakAsteasu: BULANO baserria (esne behiak). Bisitan IRRIEN LAGUNAKeko MARTINBERTSO eta TIRITATSO pertsonaiak izango dira, bisitaldia alaituz eta haur jokuak antolatuz.
  • Bidania:  ZELAONDO baserria (oilaskoak) eta ANDUTI (larre behiak). Bisita amaitzeko Nirea haur tailerra izango da.
  • Eskoriatza: AGARRE baserria (larre behiak eta basogintza)
  • Muskiz: C. B. LA SEQUILLA (larre behiak txerriak)
  • Oiartzun: GALTZATA baserria (ardiak eta gazta) eta PELU ZAHAR baserria (arrautza ekologikoak nekazalturismoa)
  • Urnieta: ADARRAZPI baserria (ardiak, gazta eta mamia) eta EULA sagardotegia (sagastiak eta sagardoa)

Oharra: fondo orlegia duten ibilbideak euskara hutsean egingo dira.

Grupo de visitantes
  • Aralar: Ataundik atera ESNAURRETAko bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko.
  • Azpeitia: ENPARAN-GAIN baserria (baratza) eta ODRIA baserria (larre behiak)
  • Beizama: URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiak eta gazta)
  • Berriz-Garai: AIARBI baserria (esne behiak) eta Iratxe Martinez (arraultza ekologikoak)
  • Gatika-Lemoiz: ETXEBARRIA baserria (fruta, sagardoa eta txakolina) eta IPAR LORE (eztia)
  • Getaria: GAINTZA txakolindegia (mahastiak eta txakolina)
  • Irun: OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak eta sagardoa)
  • Oñati: GOMIZTEGI baserria (ardiak eta gazta)
  • Ubide Orozko:  PAGOBIETA baserria (ardiak eta gaztandegia) eta Fidel Abans ganadutegia (larre behiak). Bisita amaitzeko Nirea haur tailerra izango da.
  • Zarautz: LURBERRY, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak. (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia)

2016. urteko ONGI ETORRI BASERRIRA! ihardunaldiko argazkiak edo/eta inkestak bidali dituztenen artean egindako zozketan, irabazlea BASILIO PASTOR suertatu da, Getariako ibilbidean parte hartu zuen laguna.

Saria NEKATUR elkarteak eskeintzen duen opari bonua da,  2 gauetako egonaldia 4 laguntzeko nekazal etxe batean.


ZORIONAK ETA MILA ESKER DENOI!

Nekatur bono

Hona hemen bidali dizkiguzuen argazki guztiak

Galeria osoa ikusteko esteka

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan