KAIXO:

Iritsi da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko eguna. Ezertan hasi baino lehen, gure eskerrona helarazi nahi dizugu, gure baserriak ezagutzeko agertutako interesarengatik.

Eguna ondo joan dadin, aholku txiki batzu:

  • Bisita goizeko 11etan hasten da (ARALARkoa ezik, goizeko 10:30etan Larraitzeko aparkalekuaren ondoan dagoen errefugioan); mesedez, puntualak izan. Bi baserrietako ibilbidean bazaude, lasai egon, batetik besterako bidean geuk lagunduko zaitugu eta.
    Abiatu baino lehen begiratu www.ongietorribaserrira.eus webgunean joan behar duzun baserriko kokapena (GPSko koordenadak) eta joan behar duzun baserriko telefonoak apuntatuta eraman, bidean, zalantza edo galduz gero, azalpenak eskatzeko. Aralarko ibilbidean Larraitzeko aparkalekuko topalekuaren GPSko koordenadak dituzu webgunean eta badazpada ere, gogoratu bertako laguntzailea Jon izango dela (646 284 242).
  • Zoazen baserrira zoazela arropa eta oinetako egokiak eraman.
  • Bisitan bertako produktuak erosteko aukera izango duzunez (gazta, txakolina, sagardoa, barazkiak, ogia, ...), aprobetxatu aukera ezinhobea etxerako elikagaiak eskuratzeko.
  • Urnietako Adarrazpi baserrian (609 939 097) eguna borobiltzeko, bazkaltzeko aukera izango duzu baina horretarako, aurrez bazkaria kontratu beharko duzu bertara deituaz.
  • Bisitaren helburu nagusia, baserritarra eta hiritarren arteko elkarrizketa sortzea denez, aprobetxatu aukera buruan dituzun galderak, kezkak, jakinminak, etb planteatzeko. Ziur izan denontzat aberasgarri
    izango dela.
  • Atera argazkiak eta bideotxoak (2-3 min.) beldurrik gabe eta gero, bidali geuri Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora. Argazkiak bidaltzen dizkigutenen artean eta INSTAGRAMen #ongietorribaserrira23 hashtagarekin igotzen dituztenen artean, bi pertsonentzat Nekazalturismo batean asteburua zozketatuko dugu (NEKATUR elkarteak eskeinitako Bono Fucsia).
  • Azkenik, ONGI ETORRI BASERRIRA igaro ondoren, inkesta bat bidaliko dizugu, datorren urtekoaren antolakuntza hobetzeko asmoz eta inkesta beteta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora bidaltzen digutenen artean BASATXERRIk eskeinitako urdaizpikoa zozketatuko dugu.
  • Izena emandako gehienek modu arduratsuan jokatzen duzue baina bada beti gutxieneko bat, edozein aitzaki bat medio, bisitan hutsegiten duena eta honenbestez, interesa duen beste norbaiti bisita egitea galerazten diona. Beraz, izena eman baduzu, izan zaitez arduratsu!

Ondo izan

ENBA – ONGI ETORRI BASERRIRA!

Bisitari-lagunentzat instrukzioak PDF formatuan

Agenda

No events

Twitter

Esne kontsumoari buruzko inkesta

Zenbat litro esne edaten duzue astero?Zenbat zarete familian?
1
2
3
4
5
6
7
8

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan