BELLOTA Agrisolutions, nekazal munduarekin lotura historikoa izandako eta egun duen enpresa legazpiarra izango da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA (OEB!2018) jardunaldietako babesle nagusia eta elkarlanaren hitzarmena sinatu zuten Eduardo Urrestarazu, BELLOTA Agrisolutionseko arduraduna, eta ENBAko presidentea den Iñaki Goenaga.

Iada zehaztu berri da aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA! izeneko ate irekietako ihardunaldiak Uztailaren 6 eta 7an ospatuko direla. Egun hauetan hogeitamarka baserrietako ateak zabalduko ditugu, baserrian nola bizi eta lanegiten dugun interesa duen ororentzat.

Datozen asteetan bisitatu daitezkeen baserrien zerrenda kaleratu eta izena emateko epea zabalduko badugu ere, oraingoz, gorde itzazu agendan bi egun hauek.

Aurtengo edizioa, bosgarrena, BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak babestuko du.

 

Pasa den ostirala ahaztea nahiko zaila izango da Euskadiko esne sektorearentzat, Bilboko erdigunean bizitu bait zen esne kontsumoa sustatzeko aspaldian egin den ekitaldirik ederrena. Goizean, Hotel Domineko aretoa, lepo bete zen, bai EHUko Bittor Rodriguez, Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea, bai CSICeko Javier Fontecha ikerlariaren hitzaldiak entzuteko. Hitzaldi hauen bitartez, esneak gure osasunerako dituen onurak azaltzeaz gain, esne kontsumoaren aurka botatzen diren gezurrak edo esamesak argitzen jardun ziren.

Ostean, bertaratutako abeltzain ugari, sektoreko eragile ezberdin eta kultura, kirola eta komunikabideetako aurpegi ezagunaz lagunduta, esnearekin topa egin genuen, gizarteari begira argazki indartsua azalduz.

 

Beasaingo Mikel Etxeberria Okariz biologoak idatzitako "UDARA BAT ARDIEKIN, SENARI JARRAIKA" izenburuko artikuluak irabazi du CAF-ELHUYAReko NEIKER-Tecnalia saria.

Saria jasotzerakoan "Lehen artzainek ardiak Euskal Herrira ekarri zituztenetik, milaka urte pasatu dituzte ingurura moldatzen. Hobekien moldatutako ardiek ondorengo gehiago utzi dituzte, eta, beraz, gaur egun ditugun ardiek ezin hobeki ezagutzen dute bizi diren ingurua. Beste era batera esateko, sena moldatu dute Euskal Herrian ahalik eta ondoen bizirauteko. Senari esker, euria egiten duenean zelaian jarraitzen badute ere, txingorra datorrenean, berehala jartzen dira babesean, dela ukuiluan, dela harkaitz baten azpian. Baina jateko ere senari jarraitzen al diote? Zein habitat aukeratzen dute? Edo aukeratu beharrean parean egokitutakoa jaten al dute?" adierazi zuen, egun Madrilen Ekologian Masterra ikasten ari den biologoak.

 

 Iturria: Zientzia.eus

 

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bateginik, “NATURA, BASERRIA eta HIRIA, elkarren arteko begiradak” izeneko mahaingurua antolatu du ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenak, hain zuzen ere, baserria eta hiria gerturatzeko ENBA nekazal sindikatuak sustaturiko ekimenak.

Euskal gizartean ingurumen eta naturarengana hurbiltzean baserriak eta hiriak duten jokabidea eta begirada ezberdinak jorratu nahi genituzke mahaiaren inguruan eta gizarteko ikuspegi aniztasunaz mintzatu, beti ere, naturaren zaintzan baserriak, baserritarrak eta heuren jarduerak (nekazaritza, abelzaintza eta basogintza) duen garrantzia azpimarratuz.

Helburu honekin, 4 gonbidatu dituen mahaia osatu da: Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Centerko zuzendari orokorra), Leire Arandia (D´elikatuz interpretazio zentruko zuzendaria eta Idiazabal Gaztaren Kofradiako kidea), Iker Karrera (Ultra Trailetako mendi lasterkaria) eta Jon Arruti (abeltzaina) eta aurkezle-moderatzaile lanetan Ion Muñoa izango da.

Mahaingurua, esan bezala, ekainaren 5ean, astelehenean ospatuko da Donostiako 31 de agosto KUTXA aretoan, arratsaldeko 7tan. Mahaingurua euskaraz izango da.

ENBA eta OEB!tik gonbitea luzatzen dizugu mahainguru honetara bertaratu zaitezen eta denon arteko elkarrizketaren bitartez, elkar hartu-emana sendotuz joan gaitezen.

 

Azken hamarkadetan gure txakolingilek egindako lan onaren fruituak bereganatu nahiean ibili da haibat jende, hemendik kanpokoak gehienak eta jendea nahastutzeko asmoz, txakolina izenarekin heuren ardoa merkaturatzen ibili dira.

Orain, Europako Batasunako Jabetza Intelektualaren bulegoak ebatzi berri du, TXAKOLINA hitza soilik Euskadiko hiru jatorrizko izendapenetan daudenak erabil dezaketela, hau da, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolinakoak.

Beraz, ez gaitzatela nahastu!

 

Euskaldunontzat Errezil sagarra oso maitatua eta estimatua da. Hori dela eta, orain aste batzu aurkeztu zuten Errezilen Ibarbia-sagarra Errezilen liburuaren berri eman nahi dizugu, Errezil Sagarra elkarteak sustatua eta Iñaki Iurrebaso iidazleak idatzia aurrez herriko 30 baserritarrei egindako inkestetan jasotako datuekin.

Iñaki Iurrebaso idazlearren esanetan Errzolgo herrian 130 sagasti kontatu zituzten 2015ean eta 11.445 sagarrondo zeuden. Horien artean 50 mota baino gehiago izan arren, guztien %56,4a zen Ibarbia sagarra ematen zuen zuhaitza. Errezilgo herriak duen sagar kulturaz jabetzeko datu bakarrarekin nahiko da, hain zuzen ere, biztanleko 10,7 sagarrondo daudela jakiteak.

- INFO

- IBARBIA SAGARRA ERREZILEN liburua

- Errezilgo sagarraren ezaugarrien Fitxa (Slow Food / Gazteleraz)

Asteartean, San Anton Eguna da eta herriko plazan goizeko 12,15tatik aurrera, usadioari jarraituz, txakolin uzta berria aurkeztuko du Getariako Txakolina jatorri izenak. Urtero bezala, gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egin duten pertsonak edo eragileak omenduko dituzte, eta aurten Luis Irizar Sukaldaritza Eskola eta surf egokituko munduko txapeldun Aitor Frantzesena izendatuko dituzte Mahasti Jaun.

Jakitera eman dutenez, 2016an 4.255.000 kilo mahats bildu, eta bataz beste 3.800.000 botila txakolin ekoiztu dituzte. Azken urtea, 2016, oso urte onda izan da, ekoizpena %15ean igo da udaberri bikainari esker, exportazioak %35 eta salmentak %18an.

+ INFO

- Getariako Txakolina Jatorri Izendapena

Atzo, Urtarrilak 9, Donostiako Kursaal Jauregian aurkeztu zuten Euskal Sagardoa jatorri-deituraren marka irudi berria eta bertan izan ziren bai sagar ekoizle bai sagardogileak hiru lurraldeetako agintariaz lagunduta.

Aurkeztu berrid en Jatorri deiturak Eusko Label sagardoaren bideari lekukoa hartzen dio eta Euskal Sagardoa zigilua eramango duten sagardoek bi ezaugarri nagusi izango dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak egongo dira eta kalitate-bermea izango dute.

Eneko Atxa
Eneko Atxa

Eneko Atxa, Larrabetzuko Azurmendi jatetxeko sukaldari ospetsua (Amorebieta-Etxano, 1977) hautatu dute aurtengo Txotx bolada zabaltzeko eta honenbestez, urtarrilaren 11an gauzatuko den ekitaldian, lehenik Sagardoetxean sagarrondo bat landatuko du eta gero, Astigarragako Zapiain sagardotegian, txotx bolada zabalduko du.

 

+ INFO:

- AZURMENDI Jatetxea

 

grupo visitantes

Uztailak 5 ostirala

Uztailak 6 larunbata

  • Antzuola (larunbata/sábado): Caserío Lamariano azpikoa AMA-TXO gaztandegia (ardia eta gazta sorta zabala)
  • Aralar: Borda Esnaurreta (ardiak eta gazta) Joseba Insausti artzainaren txabolara joango gara, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Mendiko ibilibide nahiko luzea da. Mendirako arropa eta oinetakoak eraman eta bide batez, ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jende helduarentzat.
  • Beizama (larunbata/sábado): Caserío Urkizahar (mahastiak eta txakolin ekologikoa)
  • Donostia: Caserío Pokopandegi (esne behiak eta GOENAGA yogurra)
  • Errezil: Caserío Basabe Barrena (sagastiak eta baserriko ogia) Haur tailerra: Nirea
  • Igorre: Caserío Urkitze (esne behiak, okelerako behiak eta landa oiloak)
  • Kortezubi: Caserío Olosaba (okelerako behiak - salmenta zuzena)
  • Oinati: Caserío Gomiztegi (ardiak eta gazta)
  • Ordizia: Caserío Arramendi (esne behiak eta ardiak)
  • Tolosa: Balerdipeko Erleak (eztia, polena, erregin jelea, kandelak eta propolia) Erlezainaren buzoa jantzi eta erleak gertutik ikusi eta eztigintzaren magia ezagutu.
  • Zumaia: Caserío Xarrondo Behekoa (esne behiak, esnea ontziratua eta jogurra)

 

ruta

Bisita gida

Guía

Hizkuntza

  • Orlegiz agertzen diren ibilbideak euskara hutsean egingo dira.

Ordutegia

  • Bisita goizeko 11tan hasiko da ibilbideko lehen edo baserri bakarrean. Bertara norbera bere ibilgailuan joango da. Begira ezazu aurrez, webgune honetan, lehen baserriaren kokapena.
  • Bisita amaitu ondoren, bigarren baserrira (dagoenean behintzat) lagunduko zaitugu eta bertako bisitaldia amaitu ostean, produktu dastaketa egingo da.
  • Bisitaldi osoa 14:00ak aldera amaitzea aurreikusten da, arratsaldez luzatzen dana ezik.

Izen ematea

  • Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da, egun hori barne.

Zenbat balio du

  • Bisitak dohakoak dira

Eguraldia

  • Etxetik abiatu baino lehen erreparatu eguraldiari eta landan ibiltzeko prestatu: aldatzeko arropa, oinetako erosoak, eguzkirako bisera, etab.

Ezin baduzu etorri...

  • Edozein arrazoirengatik bisitara joaterik ez baduzu, eskertuko genizuke ahal bezain laster jakitera emango bazenigu, ahal izanez gero, zure tokia beste norbaitek aprobetxa dezan.
  • Deitu 699 467 686 zenbakira eta Xabierrek hartuko dizu

Bisitaldia

  • Aurkezpena egin ondoren, baserritarrak bere etxea, bizimodua eta ekoizpena nahiz salmenta bidea azalduko du. Salmenta zuzena egiten duten baserrietan, produktua erosteko aukera izango duzu.

Nola iritsi

  • Saiatu gara ahalik eta argien azaltzea baserrien kokapena (helbidea, GPS seinalamenduda, baserriko telefonoa, etb) baina, hala ere, bidean izanik zalantza izanez gero, deitu baserrira eta berak lagunduko zaitu.

Zaindu ingurunea

  • Errespeta itzazu bai zuhaitzak, landareak, baratza, mahastiak bai abere hazienda. Pentsatu baserritarren ogibideaz ari garela.

Galdetu

  • Galdetu beldurrik gabe. Bisitaldian zalantzaren bat sortuz gero, galdetu lasai baserritarrari. Zein hobeto, bera baino, zure dudak argitzeko.

Eta amaitzeko

  • Emaiguzu zure iritzia: Ongi Etorri Baserrira! ekimena urteroko zita izatea da gure helburua. Zure iritzia jasotzea oso interesgarria da guretzat. Horrexegatik, bisita amaitzean, minutu batzu hartzea eskatuko dizugu baserrian bertan emango zaizun dizuen inkestatxoa betetzeko.
  • Zabaldu #ongietorribaserrira lau haizeetara: zabaldu eta partekatu ezazu sare sozialetan, #ongietoribaserrira etiketa erabiliaz, gure elikagaien jatorria jendearengana hurbiltzeko sustaturiko ekimena hau.
  • Argazkiak atera eta bidali: bisitaldiarekin gozatzeaz gain aprobetxa ezazu baserri, baratza, baso edo ganaduaren argazkiak ateratzeko eta bidali iezazkiguzu. Argazkiak kaixo@ongietorribaserrira.eus helbide elektronikora bidali edo Instagramera #ongietorribaserrira25 leloarekin igotzen dituzten pertsonen artean zozketatxoa egingo dugu, hain zuzen ere, nekazalturismo batean 4 pertsonentzat 2 gauetako egonaldia, NEKATUReko Bonus Fucsia deritzana. Baserrietan atera eta zozketan partehartzeko bidalitako argazkiak, OEBren komunikazio eta sustapen lanaterako erabiliko ahal dira antolatzaile aldetik.

Jarrai gaitzazu urte osoan zehar

  • Hemendik gutxira, baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanetarako sortutako Ongi Etorri Baserrira! ekimena berrindartu nahi dugunez, ekimenaren jarraipena egiteko gonbitea luzatzen dizugu bai webgunearen bitartez bai sare sozialetan (facebook, twitter, flickr) edota hemendik aurrera sustatu nahi ditugun nobedadeak jasoko dituen boletinean izena emanaz.

Informazioa gehiago

  • ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenari buruzko informazioa eta baserritarren adierazpenak lortzeko erreportairen bat egiteko, jar zaitezte harremanetan ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolarekin (699 467 686)

 

 

 

inscripción

izena emateko epea itxita,

eskerrik asko parte hartzeagatik!

 

 

 

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan