FAO, Elikadura eta Nekazaritza Erakundea Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da, bere helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea delarik eta 2016 urtea Lekaleen Nazioarteko urtea izendatu du, bere ustean elikagai talde hau (babarruna, garbantzua, dilista, etb) oso elikagarria, osasuntsua eta ekonomikoki erraz eskuratzeko moduko, gizarteko jende gehienarentzat.
Babarrun sasoian bete betean aurkitzen garenean, Nazioarteko izendapenaren arrazoia eta helburua azaltzen dizugu eta bide batez, lekaleak osasunerako dituen onuren berri ematen.
+ info