Bizkaiko Txakolina bere kontratiketa berria estreinatzen ari da. 2016ko uztatik aurrerako txakolin botilak etiketa berriekin agertuko dira merkatuan. Etiketa hauek modernoagoak eta argiagoak izango dira. Kontsumitzaileak errezago ikusiko du, begirada batean, erosten duen Bizkaiko Txakolinaren botilaren urtea, jatorria eta kalitate zigilua.

bizkai.txakolina.contraetiquetaKontraetiketa botilak daukan dokumenturik garrantsitzuena da, upategiaren izena daukan etiketa bera baino garrantsitzuagoa. Jatorrizko Deiturak ematen duen zigilu honek, kalitate ziurtagiria da kontrol asko pasatu ondoren, mahastitik upategirarte.

Kontraetiketak Bizkaiko Txakolinaren jatorria eta kalitatea baieztatzen du. Bera lortzeko prozesua luzea da. Jatorrizko Deiturako upategiak kontrol asko gainditu behar dute Kontseilu Arautzaileak jakin dezan mahasti bakoitzeko datu zehatz, edo erositako mahatsari buruzko datuak.

Datu hauek jakinda, eta mahats barietateak araudiak onartzen duenak direla ziurtatu ondoren, Dastapen Komiteak azken kalitate kontrol bat egiten dio txakolinari, bere ezaugarriak eta kalitate maila betetzen duela baieztatzeko

Kontrol hauek gainditu ondoren Kontseilu Arautzaileak upategi bakoitzari kontraetika kopuru zehatz eta numeratu bat ematen dio. Kontrateiketa hauek ziurtatuko dute eurek daukaten botilak Jatorrizko Deiturak eskatzen duen kalitate eta benetakotasun maila ematen dutela.

+ info

Twitter

Agenda

No events

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan