Ongi etorri baserrira! 2022

ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien ekimenaren 7. edizioa

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren zazpigarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailak 8 eta 9 Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

Viernes 8 de julio

Uztailak 8 larunbata

  • Amorebieta-Etxano: Etxerriaga (sagarra, sagardoa eta baratza) BETETA!
  • Antzuola (9): Lamariano Azpikoa AMA-TXO gaztandegia (ardia eta gazta sorta zabala) BETETA!
  • Aralar: Beltzulegi Segurola artzain familiaren txabolara joango gara, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez 2 ordutako igoera da eta beste hainbeste beherantza. Mendirako arropa eta oinetakoak eraman nahiz ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jende helduentzat.
  • Aretxabaleta (9): Areantza Etxebarri (esne behiak eta jezteko errobota) BETETA!
  • Arrieta: Biortzartxu (nekazaritza ekologikoa)
  • Beizama (9): Urkizahar (mahastiak eta txakolin ekologikoa)
  • Dima: Fidel Abans (okelarako behiak) BETETA!
  • Gamiz-Fika: GoreKo (nekazaritza ekologikoa)
  • Loiu: Abaroa (erlezaintza eta eztia ontziratzea) BETETA!
  • Ordizia: Arramendi (esne behiak eta ardiak) Haur tailerra: Nirea BETETA!
  • Urnieta (I): Eula (sagastiak eta sagardotegia) Adarrazpi (ardiak, gazta eta mamia) Bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda. BETETA!
  • Urnieta (II): Basitegi (baserriko arrautzak eta nekazalturismoa) BETETA!
  • Urnieta (III): Onddoak Otazu (shitake perretxikoak) BETETA!
  • Zarautz: Baso Beltz (barazkigintza)
  • Zerain-Idiazabal: Olabide (ardiak) eta ONDRAMUÑO baserria (ARANBURU gaztandegia) BETETA!
  • Zumaia: Xarrondo Behekoa (esne behiak, esnea ontziratua eta jogurra) BETETA!

 

ruta

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan