Esnea erostera goazen gehienok ez dugu oso ondo jakiten esne mota ezberdinak merkaturatzen direla, esnea beraren eraldaketan jasotako tratamendu arabera, hau da, jetzi berri den esneak zer nolako beroa eta zenbateko denboran aplikatzen zaion dago kakoa. Zenbat eta tenperatuta altuagoa eta zenbat eta denbora gehiagoz, esneak freskura galtzen du
 
Esnea ona izateko, lehen lehenik, premiazkoa da jatorrizko esnea kalitate handikoa izatea eta jasotzen denetik ontziratu arte gutxieneko denbora igarotzea, ahalik eta esne freskoena lortzeko.
 
Merkatuan eskaintzen diren 3 esne mota nagusiak, bere tratamenduen arabera, honako hauek dira: esne pasteurizatua, uht esnea eta esne esterilizatua.

ESNE ULTRAPASTEURIZATUA

Leche pasteurizada euskeraProzesu honetan esnea 125ºC-tara jartzen da 4-6 segundu bitartean, UHT esnea baino tenperatura baxuagoan (145ºC / 4-6 seg) eta pasteurizatua baino tenperatura altuagoan (72 ºC 15-20 seg).

Tratamendu honen bidez, mikroorganismoak desagertzea ziurtatzen da, horrela esne pasteurizatua baino denbora luzeagoan kontserbatu daiteken produktu seguru bat sortzen da.

Hotzetan eta ontzi itxian mantentzen da 30 eta 60 egun bitartean.

Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.


UHT ESNEA  (ultra temperatura altua)

UHT Euskera

Esnea oso tenperatura altuan (145ºC) oso denbora laburrez  (4-6 segundu bitartean) berotzean datzan prozesu teknologikoa da.

Beroketa denbora zenbat eta laburragoa izan, hobeto mantentzen dira produktu finalaren ezaugarri nutritiboak.  Hasierako esnearekiko, ezaugarri hauek jasaten duten aldaketa minimoa da.

Giro-tenperaturan eta ontzi itxian mantentzen da 120 egunez. Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.


ESNE ESTERILIZATUA, BOTILETAN

Leche Kaiku Esterilizada 15 litros Semidesnatada

Prozesu honetan, UHT esnea baino denbora luzeagoan jartzen da (115-121ºC-tara 30 minutu bitartean).


Tratamendu honen bidez mikroorganismo eta esporak desagertarazten dira, horrela kontserbazio denbora luzeko produktu egonkor bat lortuz.

Giro-tenperaturan eta ontzi itxian mantentzen da 6 hilabetez.

Behin ontzia zabalduta , esnea 3 egun baino lehenago kontsumitu behar da eta hotzetan gorde behar da.

Ez gara batere harritzen esaten dutenean, Europan urtero 100 milioi tona elikagai galtzen direla alferrik, eta etxean zakarretara botatako jakien herenak zerikusia dutela elikagaien etiketekin. Ez dago aklaratuko den ama-semerik, etiketetan ipintzen duen iraungitze-data edota lehentasunezko kontsumo-dataren artean zer nolako ezberdintasuna dagoen.

Hain zuzen horrexegatik ELIKArengana jo dugu eta berak dioenez “Lehentasunezko kontsumo-data” elikagaiak bere kalitate-ezaugarriak (usain, zapore eta itxura optimoak) mantentzen dituen epea da eta “Iraungitze-data” aldiz, elikagaia modu seguruan kontsumi daitekeen epea da.

- INFO: ELIKA

La cadena de distribución EROSKI ha impulsado recientemente una campaña de sensibilización social ante el desperdicio alimentario y de promoción del consumo responsable. Durante todo el mes de noviembre, EROSKI comercializará frutas y hortalizas “feas”, que no corresponden a los estándares de apariencia establecidos pero que cuentan con la misma calidad en sabor y propiedades nutricionales. Para subrayar este mensaje, EROSKI tachará la palabra “feas” en su slogan para recalcar que no por diferentes son peores. La campaña se desarrollará en establecimientos de EROSKI de todas las regiones de España, salvo Canarias y Baleares.
La cadena de distribución EROSKI ha impulsado recientemente una campaña de sensibilización social ante el desperdicio alimentario y de promoción del consumo responsable. Durante todo el mes de noviembre, EROSKI comercializará frutas y hortalizas “feas”, que no corresponden a los estándares de apariencia establecidos pero que cuentan con la misma calidad en sabor y propiedades nutricionales. Para subrayar este mensaje, EROSKI tachará la palabra “feas” en su slogan para recalcar que no por diferentes son peores. La campaña se desarrollará en establecimientos de EROSKI de todas las regiones de España, salvo Canarias y Baleares.

frutasfeas eroskiEROSKIk janari hondamenaren aurkako
sentsibilizazio kanpaina soziala aurkeztu berri du; hala, kontsumo arduratsua
sustatuko du. Azaroan hasita, EROSKIk fruitu eta barazki "itsusiak" salduko ditu, hau
da, itxura estandar ezarrietatik kanpoko aleak baina zapore eta nutrizio aldetik
kalitate berekoak. Mezu hori azpimarratzeko, EROSKIk "itsusi" hitza ezabatu egingo
du, eta leloan, desberdinak izanagatik txarragoak ez direla nabarmenduko du.

+info

App Garaikoa
App Garaikoa

garaikoa appKUTXA Ekoguneak mugikorrerareko prestaturiko aplikazio honen bitartez eskura izango duzu garaiko produktuak ezagutzeko tresna eta aplikazio honen bitartez, garaiko produktuen kontsumoa sustatzeaz gain, ingurumenari mesedea egingo diozu, tokiko ekonomia indartuko duzu, gure paisaia babestuko duzu eta gainera, elikagai goxoagoak eta eilkagarriak dastatuko dituzu.

 

+info

Bizi Baratzea
Bizi Baratzea

Bizi BaratzeaJakoba Errekondo, nekazal ingeniaria, paisailaria eta hedatzaileak, bere webgunetik norberaren kontsumorako baratzagintzako hastapenak eta lanerako aholkuak jasotzen duen informazio zabala ematen dizu.  Webgunea oso aberatsa da modu jasangarrian baratzagintzan jardun nahi duenarentzat eta bertan, tematika anitza garatzen du hasi autokontsumorako baratzetatik eta lorazaintza, balkoiak, etb jarraituz.

 

+ INFO: BIZI BARATZEA

Hemen duzu Kalitatezko K zigilua duten produktuen zerrenda osoa eta bertan ikus ditzakezu, zigilua lortzeko produktu bakoitzak bete beharreko baldintzak. Sar zaitez produktu bakoitzeko xehetasunak ezagutzera. 

huevos en hueveraBa al dakizu arrautzaren "matrikula" interpretatzen? Ba al dakizu datu hauen bitartez arrautzaren jatorria edota ekoizpena mota ezagutu dezakezula?

Ikas ezazu etxera daramazun arrautza bakoitzak inprimatuta duen matrikularen xehetasunak eta hauek eskeintzen duten informazio guztia eskuratzen.

código impreso en un huevo

 

codificación de los huevos

+ info

 

Consumo de frutas y hortalizas
Consumo de frutas y hortalizas

cesta de frutas y hortalizasAzken urteotan elikagaien kontsumo ohiturak asko aldatu ditugu eta joera hau fruta eta barazkien kontsumora ere heldu da.  Jendeak, Felipe Medina adituak dioen arabera,  produktu osasuntsuagoak nahi ditu, kalitate haundiagokoak eta joera hau, oso nabarmen hantzematen da, kontsumoa bultzatzen duten haur txikiak dituzten bikote gazteengan.

+ info

grupo visitantes

Uztailak 5 ostirala

Uztailak 6 larunbata

  • Antzuola (larunbata/sábado): Caserío Lamariano azpikoa AMA-TXO gaztandegia (ardia eta gazta sorta zabala)
  • Aralar: Borda Esnaurreta (ardiak eta gazta) Joseba Insausti artzainaren txabolara joango gara, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Mendiko ibilibide nahiko luzea da. Mendirako arropa eta oinetakoak eraman eta bide batez, ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jende helduarentzat.
  • Beizama (larunbata/sábado): Caserío Urkizahar (mahastiak eta txakolin ekologikoa)
  • Donostia: Caserío Pokopandegi (esne behiak eta GOENAGA yogurra)
  • Errezil: Caserío Basabe Barrena (sagastiak eta baserriko ogia) Haur tailerra: Nirea
  • Igorre: Caserío Urkitze (esne behiak, okelerako behiak eta landa oiloak)
  • Kortezubi: Caserío Olosaba (okelerako behiak - salmenta zuzena)
  • Oinati: Caserío Gomiztegi (ardiak eta gazta)
  • Ordizia: Caserío Arramendi (esne behiak eta ardiak)
  • Tolosa: Balerdipeko Erleak (eztia, polena, erregin jelea, kandelak eta propolia) Erlezainaren buzoa jantzi eta erleak gertutik ikusi eta eztigintzaren magia ezagutu.
  • Zumaia: Caserío Xarrondo Behekoa (esne behiak, esnea ontziratua eta jogurra)

 

ruta

Bisita gida

Guía

Hizkuntza

  • Orlegiz agertzen diren ibilbideak euskara hutsean egingo dira.

Ordutegia

  • Bisita goizeko 11tan hasiko da ibilbideko lehen edo baserri bakarrean. Bertara norbera bere ibilgailuan joango da. Begira ezazu aurrez, webgune honetan, lehen baserriaren kokapena.
  • Bisita amaitu ondoren, bigarren baserrira (dagoenean behintzat) lagunduko zaitugu eta bertako bisitaldia amaitu ostean, produktu dastaketa egingo da.
  • Bisitaldi osoa 14:00ak aldera amaitzea aurreikusten da, arratsaldez luzatzen dana ezik.

Izen ematea

  • Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da, egun hori barne.

Zenbat balio du

  • Bisitak dohakoak dira

Eguraldia

  • Etxetik abiatu baino lehen erreparatu eguraldiari eta landan ibiltzeko prestatu: aldatzeko arropa, oinetako erosoak, eguzkirako bisera, etab.

Ezin baduzu etorri...

  • Edozein arrazoirengatik bisitara joaterik ez baduzu, eskertuko genizuke ahal bezain laster jakitera emango bazenigu, ahal izanez gero, zure tokia beste norbaitek aprobetxa dezan.
  • Deitu 699 467 686 zenbakira eta Xabierrek hartuko dizu

Bisitaldia

  • Aurkezpena egin ondoren, baserritarrak bere etxea, bizimodua eta ekoizpena nahiz salmenta bidea azalduko du. Salmenta zuzena egiten duten baserrietan, produktua erosteko aukera izango duzu.

Nola iritsi

  • Saiatu gara ahalik eta argien azaltzea baserrien kokapena (helbidea, GPS seinalamenduda, baserriko telefonoa, etb) baina, hala ere, bidean izanik zalantza izanez gero, deitu baserrira eta berak lagunduko zaitu.

Zaindu ingurunea

  • Errespeta itzazu bai zuhaitzak, landareak, baratza, mahastiak bai abere hazienda. Pentsatu baserritarren ogibideaz ari garela.

Galdetu

  • Galdetu beldurrik gabe. Bisitaldian zalantzaren bat sortuz gero, galdetu lasai baserritarrari. Zein hobeto, bera baino, zure dudak argitzeko.

Eta amaitzeko

  • Emaiguzu zure iritzia: Ongi Etorri Baserrira! ekimena urteroko zita izatea da gure helburua. Zure iritzia jasotzea oso interesgarria da guretzat. Horrexegatik, bisita amaitzean, minutu batzu hartzea eskatuko dizugu baserrian bertan emango zaizun dizuen inkestatxoa betetzeko.
  • Zabaldu #ongietorribaserrira lau haizeetara: zabaldu eta partekatu ezazu sare sozialetan, #ongietoribaserrira etiketa erabiliaz, gure elikagaien jatorria jendearengana hurbiltzeko sustaturiko ekimena hau.
  • Argazkiak atera eta bidali: bisitaldiarekin gozatzeaz gain aprobetxa ezazu baserri, baratza, baso edo ganaduaren argazkiak ateratzeko eta bidali iezazkiguzu. Argazkiak kaixo@ongietorribaserrira.eus helbide elektronikora bidali edo Instagramera #ongietorribaserrira25 leloarekin igotzen dituzten pertsonen artean zozketatxoa egingo dugu, hain zuzen ere, nekazalturismo batean 4 pertsonentzat 2 gauetako egonaldia, NEKATUReko Bonus Fucsia deritzana. Baserrietan atera eta zozketan partehartzeko bidalitako argazkiak, OEBren komunikazio eta sustapen lanaterako erabiliko ahal dira antolatzaile aldetik.

Jarrai gaitzazu urte osoan zehar

  • Hemendik gutxira, baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanetarako sortutako Ongi Etorri Baserrira! ekimena berrindartu nahi dugunez, ekimenaren jarraipena egiteko gonbitea luzatzen dizugu bai webgunearen bitartez bai sare sozialetan (facebook, twitter, flickr) edota hemendik aurrera sustatu nahi ditugun nobedadeak jasoko dituen boletinean izena emanaz.

Informazioa gehiago

  • ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenari buruzko informazioa eta baserritarren adierazpenak lortzeko erreportairen bat egiteko, jar zaitezte harremanetan ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolarekin (699 467 686)

 

 

 

inscripción

izena emateko epea itxita,

eskerrik asko parte hartzeagatik!

 

 

 

Antolatzailea:

ENBA

 

 

Laguntzaileak:

Gora joan