Atal honetako aurreko artikuluan Ataungo baserrietan erabilitako airetiko kableak hizpide izan genituelarik, oraingoan Aralarko nafar eremuan izan ziren airetiko kableak ikusiko ditugu, zehazki, Malloakeko aldapa malkartsuetatik Arraizko bailarako herrietaraino iristen ziren belar kableak.

Ataungo baserritarrak ez ziren izan airetiko kablearen teknologiaz baliatuko ziren bakarrak. Malloaken pean dauden herriek, Ataungo herria bezala, baserriko produktuak etxeraino bidexka eta gurdibideetatik garraiatzeko zailtasun berbera partekatzen zuten.

Arraizeko bailarako herrietan Ataunen bezala, etxeko haziendarako belarra eta garoa izango ziren kable bitartez garraiatuko diren produktu nagusiak. Aralarko eremu honetako aldapa malkartsuak kokapen ezinhobea izango ziren gure kableen joan-etorria ikusteko.

Aralarko Malloak

Malloak eta bere pean dauden hamaika herri ttikiak ezagutzeko balioko duen ezinbesteko liburua bada.

2010. urtean publikatu zen Las Malloas de Aralar liburu mardula, -jada urte luzez deskatalogatua- Juan Mari Ansa Munduate mendizale eta idazleak bederatzi urtez egindako ikerketaren emaitza oparoa dugu eta goierritarroi oso ezezaguna egiten zaigun Aralarko txoko honetako hamaika historio eta kontakizun azaltzen dizkigu.

Liburuan atal oso bat eskeintzen dio, bai airetiko kablearen teknologiari zein bere erabilerak Araitzko baserritarrentzat suposatu zuen aurrerapenari.

Airetiko kableak suposatu zuen aurrerapenaz jabetu gaitezen, horren aurretik, segan jardun ondoren bizkarrean belarra garraiatzen zuen baserritarrak bataz beste 40kg.tako belar fardoa eraman beharra zeukan. 80kg. belarra moztu berria bazen. Errez esaten da.

Malloaketan segan jardun ziren baserritarren meritua ez zen soilik belarraren garraioa, segan jarduterakoan aldapa ikaragarrietan aritzea baizik. Horretaz hobeto jabetu gaietzen, Intzeko aldapetan 1962ko abuztuan hartutako hurrengo argazkia ikusi dezagun.

Argazkiaren eskubialdean belarretan diharduten hiru baserritarrez osaturiko bina lagun talde ikusi dezakegu.

Irudiaren atzekaldean, aldiz, baserritar bat jada lehortutako belarra ilaratan eskuararekin prestatzen ari da, jarraian belar pilak prestatu daitezen. Karrantzako Haranean belar pila hauei "sábanos" deitzen zaie.

Ikusi dezakegun bezala, lanean jardun behar ziren belar sailen aldapa malkartsuek belar biltzearen prozesua zaildu eta zeharo arriskutsua bihurtzen zuten. Balerdiko aldapetan amildutako segalariak ere izan ziren.

JEI 00514 19 1280 802

Intze: Ubitartekoak Basaccon'en 1962-08-23 © CC-BY-SA: Jesús Elósegui Irazusta

Hau horrela izanda, belar fardoak baserriko atariraino airetiko kablez garraiatzeko aukera izateak, baserritarren lana ikaragarri erraztu zuen. Hamaika kasutan baserriko ganbararaino sartzen ziren kableak, belar fardoa zuzenean etxeraino sartuaz. Horren aurretik orduak zeraman lana, orain 2-3 minutuetan egina zegoen!!

Noiz?

Ataun zein Arraizeko airetiko kableak 1923-1924 urteen bueltan ezarri ziren. Hala ere, teknologia honen hastapenaren data ezartzeko balioko duen data zehatzik ez dago.

Gerra aurretik, 1930-1936 hamaika ezarri ziren batipat. Gerraostean aldiz, zenbaitzu ezarri baziren, aurretik zeuden kableen hobekuntzak eta mantentze lanak gauzatu ziren. 1960ko hamarkadaren amaieraraino erabili ziren.

Nork?

Kableen instalazioak nork egin zituen ziurtatuko duen datu zehatzik ez dago. Juan Mari Ansaren liburuan, sona handia izan zuen Bixente Eskisabel kablelari ataundarra aipatzen bada ere, hori frogatuko duen daturik ez dago, hala ere ez zen oso urruti ibiliko.

Juan Mariren liburuak Malloak eta Araitz inguruetako hamaika mendi ibilbideekin batera, airetiko kableen kokapena erakusten duen irudi panoramikoa dakar liburuarekin batera zetorren DVD euskarrian. Berau ikusteko, sakatu ezazu azpiko irudi gainean erosoki ikusi dezazun.

malloak panoramikoa 1200© Copyright: Juan Mari Ansa Munduate

Jesús Elósegui Irazusta argazki funtsa

Baina, belarretako lanen eta Malloaketako airetiko kablearen nondik-norakoen berri, Jesús Elósegui Irazusta arkeologo eta argazkilari tolosarrak urteetan bere opor eta irteeretan gauzatutako dokumentazio lan handiari esker izan dezakegu.

Argazki funtsa 5000 irudiz osaturiko altxorra dugu eta Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du, zinez eskertzen diedalarik guztion gozagarri hemen erakusteko eman didaten baimenagatik.

Sartu, ikusi eta gozatu...

Gaintza 1962. urtean

Gaintzako herrian harturiko lehenengo argazki serie honek, gure baserrietan ohikoa izan den, belar biltzea erakusten digute.

Ikusi dezakegun bezala, baserrietako gizon-emakumeok lanari ekiterakoan berdintasunean jardun izan ginen.

JEI 00517 07 1280 821

 JEI 00517 09

 

JEI 00517 17 1280 818

 

JEI 00517 21 1280 818

 

JEI 00517 23 1280 835

 

JEI 00517 25 1280 844

 

Untzezagako Muñoan kableen lana 1941eko abuztuan

Argazki sorta zoragarri honetan airetiko kablearen lana nolakoa zen primeran ikusi dezakegu, Malloaketako goikaldeetako belar saileetatik, Uztegi gainean dagoen Untzezagako Muñoaraino. Itzalei erreparatuta, argazkiak arratsaldez, eguzkia Malloaken atzekaldean ezkutatzen denean aterata daudela ikusi dezakegu.

JEI 00320 32 1280 824

Kablearen kargalekua. Irudiaren ezkerraldean kabletik jaisteko prest dauden belar pila pare bat ikusi ditzazkegu.

JEI 00264 10

Uztegi gainean dagoen Untzezagako Muñoa kableetan lanean. Argazkiaren eskubialdean ageri den kablea Altxartetik iristen zena da. Ezkerraldean ageri dena, aldiz, Iriarteko Bordaraino zijoana da. Biren artean, Iriarteko Bordarainoko kablean garraiatzeko prest dauden gutxienez belar fardo dozena bat ikusi ditzazkegu. Belar hau Balerdiko maldetan moztutakoa da. Untzezagako Muñoaren kokapen zehatza, Juan Mari Ansaren irudian ikusi dezakegu.

malloak panoramikoa uztegi

© Copyright: Juan Mari Ansa Munduate

JEI 00264 13

Untzezagako Muñora belar pilen iritsiera erakusten duen argazki zoragarria. Ziurrenik, kablean katiaturiko karrillo bat askatzeko igoko zen kablelaria. Lan zeharo arriskutsua. 

Belar kableetako karrilloak Gaintzan.Belar kablean erabiltzen ziren karrillo sorta ederra 2015eko abuztuan. Araitzeko zenbait baserrietan kablearen hainbat elementu oraindik ere gordetzen dira.

JEI 00264 12

Untzezagako Muñoa kablearen atzekaldetik ikusia. Lurrean irmoki sartuta agertzen den egitura "astoa" deitzen da eta bi metalezko bi ardatzez loturik dago. Azpikoa, "danborra" deiturikoa, kablea tentsatzeko balio du. Goikaldekoa, azpiko ardatzaren biraketa ekiditen duen enborra sartzeko balio du. Argazkiak belar fardo baten iritxera erakusten du. Alkandora zuriz eta praka beltzez jantzirik agertzen den gizon nagusia Policarpo Elósegui Ansola da, Jesús Elóseguiren aita. Policarpo Elóseguiren argazki funtsa ere Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du eta GureGipuzkoa.eus atarian kontsultatu daiteke. Bere semearen argazki funtsa bezain ezaguna ez izanagatik, XIX. mende amaierako Tolosa eta inguruetako argazkiek bistadizoa merezi dute. 

JEI 00264 11

Sendiarentzako espektakulua Untzezagako Muñoan. Belar fardo baten iritsiera ikusi dezakegu. Argazkiaren ezkerreko oinean familiko piknikaren poltsak ageri dira.

JEI 00264 04

Gaztetxoentzako espektakulua. Prismatikoekin Joaquín Elósegui ageri da, Jesús Elóseguiren anaia gazteena, aldamenean aldiz, bere aita Policarpo ere ageri da.

JEI 00264 05

Belarraren iritsiera.

JEI 00264 06

Deigarria suertatzen da txanodun mutilaren iaiotasuna belar fardoaren kudeaketan. Egun, bere gurasoak ume esplotazio salaketa jasoko zuten.

Uztegi'ko belar biltzea Anaia nagusien lana, txikien gozagarri eta jolasa.

Uztegi'ko belar biltzea

Aitatxo belar sorta kabletik askatzen etxeko txikitxoen jolasen artean.

JEI 00264 09 775 1200

Larrain 1935. urtean

Artikuluko azkeneko bi argazki hauek Larraingo kable batean 1935. urtean aterata daude eta bertako artzain bat ageri zaigu. Astoa, Untzezagako Muñoaren ageri denaren parekoa da. Ataunen zein Araitzen ezagutzen ditudan kableen argazkirik zaharrenak dira.

Artzaina Larrainen

JEI 6x9 025R 1313R

Artzain berbera eta atzekaldean Jesús Elósegui Irazusta bera. Mutikoaren duintasunez beteriko begirada deigarria suertatzen da.

Doakiela artikulu honekin beraien familiak aurrera ateratzeko Araitzeko bailaran belar kableetan lanean jardun ziren bizilagun guztiei gure oroimena eta esker ona.