Inprimatu
Grupo de visitantes
  • Aralar-Ataun: ESNAURRETAko bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez orduterdiko bidea da eta norberak bere ogitartekoa eman behar. Arratsaldean, bazkal ondoren, Ataungo AGERRE HAUNDIko baserrian belarra kable bitartez nola garraiatzen duten ikusiko dugu. Egin klik topalekua ikusteko.
  • Asteasu: BULANO baserria (esne behiak)
  • Azkoitia: JAUREGI baserria (Lumagorriko oilaskoak). Nirea haur tailerra izango da bertan.
  • Zarautz: BASO-BELTZ baserria (barazkigintza) eta LURBERRY, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia)
  • Getaria: GAINTZA txakolindegia (mahastiak eta txakolina)
  • Beizama: URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiak eta gazta).
  • Irun: OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak eta sagardoa) bazkari kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.
  • Azpeitia: PREMI-ETXEBERRI baserria (larre behiak, ardiak eta gazta)
  • Urnieta: EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa)  ADARRAZPI baserria (ardiak, gazta eta mamia), bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.
  • ZERAIN: OLABIDE (ardiak) eta OIHARTE sagardotegia (sagastiak eta sagardoa) bazkaria kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.
  • Berriz-Elorrio: AIARBI baserria (esne behiak) eta ARTIALDE (Lumagorriko oilaskoak)
  • Ubide-Orozko: PAGOBIETA baserria (ardiak eta gaztandegia) eta FIDEL ABANS ganadutegia (larre behiak)