Inprimatu

"Gure Karta" Proiektua Gipuzkoako ostalaritza elkartea eta eusko jaurlaritzaren nekazaritza sailaren proiektu berria, euskadiko produktu eta edarien presentzia eta identifikazioa sustatzeko establezimenduen karta eta menuetan Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Kalitatea" planaren barnean aurkitzen da Gure Karta.
Kalitatearen helburu nagusienetako bat Gipuzkoako ostalaritza kolektiboaren artean bertako kalitatezko produktuen kontsumoa areagotzea eta produktu horien kontsumoa goi-mailako gastronomiara soilik ez mugatzea da, baizik eta gure eguneroko ostalaritza-eskaintzako establezimenduetan modu orokorrean erabiltzea.

 

gure karta

Aldi berean, garrantzia eman nahi zaio edarien jatorriaren eskaintzari, bodegaren izena islatuz eta bere kokapen zehatza azalduz.

Gipuzkoako ostalaritza sektorea geroz eta gehiago hedatzen ari da munduan zehar. Esate baterako, aurtengo udan turistak 120 herrialde ezberdinetakoak izan baitira. Horregatik geroz eta beharrezkoagoa ikusten dugu gure lurraldeko produktua sustatzea eta gure kartetan produktu hauen kontsumoa areagotzea.

Ekintza honetan parte hartu duten lehengoak Jakitea Fundazioko establezimenduak izan dira. Horrela, Kostalde, Txuleta, Xixario, Katxiña edo Ziaboga, besteren artean, hasi dira jadanik Gure Kartan aurkezten den prozesuarekin lanean.

Bestalde, badaude establezimendu gehiago parte hartu nahi izan dutenak. Hauen artean aurkitzen dira Txokolo, Gasteiz, eta Antiguoko Batzokia. Datorren hilabetetan zehar, 100 establezimenduetara iristea espero dugu, batez ere jatetxe eta taberna-jatetxeetara. Lan prozesuari dagokionez, ostalaria eta ostalaritza elkartea une oro egongo dira lankidetzan, produktuaren jatorriari dagokionez edozein arazo edo duda argitzeko.